Warsawan pixkat galduta ibili ondoren aireportuaren bila azkenik apezak errezuan hasteko binon puntualago iritsi ginen hitzordura. Elkartu eta aireportuaren pisten atzekaldera hurbildu gara zeozer jateko asmoz, premia earrian ginen eta.
Jo behar genuen aretora hurbildu eta parkin batetan hasi sartzen karabana eta hau komeriyak. Gixonak ingelesa jakin ez eta guk noski Polakiarreran ez gara oso jaiuak. Esaiozu zenbat kostatzen dan eta zenbat denbora gelditu gaitezkeen.... eskerrak handikan ingelesa dakien pertsona bat pasatu dela eta itzultzailetzat hartu dugula momentu batez.
Bertatik aretoa 200 metrora. Hurbildu gara Piotr "Frost Commander" taldeko abeslariarekin hitzeiteko asmoarekin, jatorra mutikue. Zentrora nola jun, zer ikusi esplikatu digu behintzat. Pizza goxo batzuk apaldu, trago batzuk edan, blogean lehenengo aldiz idatzi eta lotara, hurrengo egunean hiria bixitatzean tokatzea ta.
Aretoaren irudi pare bat:
Hurrengo goizean Warsawako alde zaharrera hurbildu gara, alde zahar berria egia esan naziek guztiz txikitu bait zuten 2. mundu gerran. Oso polita iruitu zaigu tokia, hori bai turistez beteta. Derrepentian mutiko batzuk pasa eta argazki bat ateratzeko eskatu eta "Pues claro que si" erantzun. Hau duk hau, derrepentian Poloniera ulertzen al dugu ba? Ez Murtziako gazte jator batzuk dira, kasualitatea
bertara bait goaz bielorrusiatik bueltan jotzera. Beraiekin zeozer hartu gendun.
3 talderekin jo dugu. Jotzeko garaia iristerako penaz ikusi dugu nola jende askok alde egin duen, hori bai gelditu direnak lepoa puskatu beharrean aritu dira, ginera eszenatokiari helduta, gugandik hurbilago ezin zutelako. Euskal Herriko jendeak horrelako jarrera erakutsiko balu kontzertuetan... CD mordoa firmatuz bukatu genuen, jendea karabanaren atean firmatzeko zain eta trastuak berriz autokarabanara sartu. Holako batean Julen eszenatokira joaten da ahaztutako gauzen bila eta tabernako jabeak zerbait esaten dio "Basconia" eta "Kortatu"-ri buruz. Beste batek E.H. ezagutzen duena Europan! Barrako zerbitzariak, Carolina, itzultzeko lanak egiten zituen, eskerrak, tabernako nagusiak ez zekielako ingelesik, baina "Vodka" hitza baietz ulertzen genuela... Taberna itxita zegoen eta lehenengo aldiz dastatu genuen Poloniako vodka -oso ondo sartzen zen!-
Egoera ezin hobea zen, baina batzuk lo egitera joan ginen eta beste batzuk bertan geratu ziren hizketan. Poloniaz dena oroitzapen ederrak dira, eta eskerrik beroenak Piotr-i eman behar dizkiogu. Besarkada handi bat jaso bertatik!!