Eta baimenak eskuan izanda, norabide jakinik gabe abiatu gara, beno egia esan norabidea bagenekien, Polonia alderuntz binon ze herritan gelditu jakin gabe, bazkaldu eta atsaldea pasa egitera. Gure etxe mugikorrearen esku utzi dugu gure etorkizun hurbila.
Izena ezagutzen ez dugun herri batetan moxkorkeriyan deia jaso dugularik. Sky delako taberna batean sartu eta ezin irtenik orduak pasatu direlarik.
Bertako jendiakin hitzeiten hasi, erdi ingelesez, erderaz eta alemanieraz eta azkenean lortu dugu jakitea Siegburg izeneko herri batetan gaudela. Binon hoberena Korumbà-ren doinuak entzun ahal izan ditugula da. Hau dena garagardoa gora garagardoa behera. Azkenerako dena da barre eta algara eta begirada doa lausotuz, mingaina lodituz eta azkenerako bedin da erderaz hitzegin ez dakienari eta alemaniera ulertuko bagenu bezela jokatzea.
Tabernako zerbitzariak izan duen pazientzia ez da nolanahikoa izan, Christina guapa zenbat aldiz entzun duen iada jakin ez eta gurekin garagardo bat edan zezan egindako ahaleginak alperrikakoak izan dira.
Txinatar jatetxe batetan apari legia egin eta buelta gure etxera, moxkor-moxkor, kalian zabalera nahikua ez delarik parreak eta algarak bertakoen harrigarri.
Azkenian gauak harrapatu gaitu, batzuk lo seko gelditu direlarik zurrunga ikaragarri artian, besterenbat oka egin beharrian lorategi ederrian eta berriz abiatu behar hurrengo egunian.
3 comentarios:
Hara, parrandero horiek! Oso ondo, horrelakoak ere behar dira bidaian zehar! Zurrunga horiek zeinenak izango ote ziren galdetzen diot neure buruari...
Animo ta animo! Muxu handi bat denoi! Korum-koruuuuumbá!
Experientzia polita dela ziur nago. Animo ta ondo pasatzen jarraitu. Muxu bana!!!
Menuda panda de gamberros... XDD Así me gusta!!
Publicar un comentario